Aurten ere , abenduaren 24ean, Olentzero eta Mari Domingi Izaskundik  etorriko dira Tolosara.
17:15ean Plaza Zaharrean elkartuko gara, Udaletxe aurrean.
 
17:30ean, Olentzero eta Mari Domingi Santa Klaran itxarongo ditugu. Beraiekin elkartu ondoren ibilbidea jarraituko dugu kalejiran, trikitilariekin, antortxekin, kriseiluekin…
 
Santa Klara -  Plaza Zaharra - Kale Nagusia - Gorriti - Rondilla - Euskal Herria enparantza - Zerkausia