Agenda 30
INGURUMEN - HEZKUNTZA PROGRAMA
Ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du helburu nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio:
- Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak.
- Ikasleak benetako protagonistak dira EA30eko fase guztietan.
- Familiek parte aktiboa dute ikastetxean antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz.
- Langile ez-irakasleak programaren antolamenduan , diagnostikoan eta kudeaketan parte hartzen dute.
Laskoraingo Agenda 30 Bloga >>
Eskolako Agenda 30 gai edo arazo baten inguruan garatzen da; ura, biodibertsitatea, elikadura jasangarria, energia jasangarria, hondakinak izan dira orain arte garatu diren gaiak.
Hori guztia antolatzeko ezinbestekoa da ikasleen laguntza horregatik dugu gela bakoitzean ingurumen ordezkari bat. Horretaz gain, ingurumen ordezkariak foroetan parte hartzen dute:
- Eskolen arteko Foroa: udalerri edo eskualde bateko ikastetxeetako ikasleek osatutako organoa; Eskolen Udal Foroak prestatzeko biltzen da.
Eskolen Udal Foroa: ikasleek ikasturtean egindako lanaren emaitzak, konpromisoak eta proposamenak tokiko arduradunen aurrean (alkatea, zinegotziak…) aurkezteko topalekua da.