Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2023 - 2024 ikasturteko egutegia hemen: DBHko egutegia

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) da 12-16 urte bitarteko ikasleen etapa.

Nerabezaroaren adin honetan, ikasleek heziketa prozesuaren parte bezala garatuko dituzte autonomia eta ardurak hartzea, haur izatetik heldutasunerako bidean.

Ibilbide hau garatzeko Orientazio Departamentuaren laguntza eta aholkularitza dugu, gure ikasle guztiekin eta haien familiekin batera arrakastaz etapa bukatu ahal izateko.

Ikasmaterialei dagokienez, Ikastolen Elkarteak egindako EKI proiektua darabilgu maila guztietan eta arlo tronkal gehienetan: Gaztelera, Euskara, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Matematika, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia. Gainontzeko arloei dagokienez, irakasleek egokitzapen curricular eta metodologiko esanguratsuak egin dituzte, beti ere, helburua izanik, edukiak irakaste hutsaren ordez, horiekin ikaslea zerbait egiteko gai izan dadila. 

Ikasle konpetenteak hezteko bidean, gainera, konpetentzia digitalak ezinbesteko garrantzia hartzen du, aldi berean uztartuta arloez gaindiko eta arloetako konpetentzia espezifikoekin.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: 

Balioetan oinarritutako ikaslearen heziketa integrala bilatu nahian, DBHn beste hainbat proiektu garatzen dituzte gure ikasleek Laskorainen: