Hezkuntza-eredu berria

Laskorain Ikastolan gure eskaintza momentuko behar eta garaietara egokitzeko hautua egin dugu urteetan zehar. Horri lotuta, gaur egungo hezkuntza-sistemak paradigma-aldaketa behar duela uste dugu eta, ondorioz, eraldaketa-prozesua jarri genuen abian duela urte batzuk. Lan horren emaitza izan da gure ikastolako hezkuntza-eredu berria; 2024/2025 ikasturtean, martxan izango da LH 5, DBH 1 eta DBH 2 mailatan.

Orain arte egindako ibilbidetik abiatuta, irakaskuntzaren eskema tradizionalak berrasmatu, eraldatu, berritu eta gure ikasleen akonpainamenduan sakondu nahi dugu, etorkizun oparoan konfiantza handiagoa izan dezaten. Heziketa hutsetik harago, Laskorain Ikastolak apustu egin nahi du ikasleek ikasgelako esperientzia bizitzeaz gainera, horrek guztiak ekar diezaieken ikuspegia eta aztarna ere eraldatzeko.

Izan ere, gizartea etengabe aldatzen ari denez, egiten ari garena berrasmatu nahi dugu, baina erresilientziaz, metodologia berrietara, gizartearen beharretara eta taldekatze-eredu berrietara egokituz, eta, noski, konfiantzaren pedagogiaren begirada ikaskuntza-prozesuaren muinean jarriz.

Beste hainbat ikastolarekin hasi genuen ibilbidea eta Ikastolen Elkartea lagun izan dugu. Horrela, Euskal Herriko ikastolon hezkuntza marko orokorrari erantzuten dion hezkuntza-eredua diseinatu eta gelaratu dugu. Beste hitz batzuekin esanda, ikasle euskaldunak, euskaltzaleak, kooperatiboak, erresolutiboak, ekintzaileak eta barne sendotasuna dutenak hezi nahi ditugu, eta hori lortzeko bidea marraztu dugu eraldaketa-prozesuan, komunitatearen parte hartzearekin.

Modu honetara, gure ikasleen beharrei eta etorkizuneko erronkei modu egokiagoan eta eguneratuagoan erantzuteko asmoa dugu.

Gure eredua ezagutu nahi? Etor zaitez ate irekietara!

Ikusi Youtuben.