Gorputzaldiak

Goputzaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzagunea zerbitzuaren ARBELAK MUGITUZ egitasmoaren barruan kokatzen da. Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzendutako egitasmo berritzailea da.

Proiektu honek dantzaren balioak eskola eremura hurbildu nahi ditu eta eskola dantzak ekar ditzakeen tresna pedagogikoez aberastu. Horretarako, Dantzaguneak hiru unitate didaktikoz osatutako planteamendu bat egin  du, zeinetan konfiantza, enpatia eta integrazioa bezalako gaitasun sozio afektiboak  lantzen diren. Ikaskuntza kooperatiboak ere badu garrantzia unitate hauetan, ekintza asko esperientzia sozialetan oinarritzen baitira eta ikasleen arteko informazio trukea eta interakzioa ere bilatzen baitira.

Lasarteko Berritzegunearen eskutik iritsi zitzaigun proiektu hau eta beste bost ikastetxerekin batera ikastetxe pilotu gisa parte hartzeko proposamena izan genuen. Ekimen hau dagoeneko ADIMEN EMOZIONALAREN eta IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN alorrean ikastolak emandako urratsetan txertatzen da, haien garapen egokian urrats garrantzitsuak emateko aukera eskainiz.