Aurrematrikula 2025/2026
Pulse aquí para leer la información en castellano. Orri honetan hainbat informazio duzu; hasieran aurrematrikula egiteko kontuan hartu behar dituzuenak, ondoren, pertsona-ereduari eta ikastolari buruzko informazioa.
Etor zaitezte gure ikastola ezagutzera! |
Etor zaitez ate irekietara edo eskatu hitzordua elkarrizketa pertsonalerako.
- ATE IREKIAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAn (Sakramentinoetan)
- Urtarrilaren 24a, ostirala, 17:30 - 18:30. [Behar adina txandatan egingo dugu. Horretarako, hitzordua eskatu behar da hemen.]
- Urtarrilaren 25a, larunbata, 10:30 - 11:30. [Behar adina txandatan egingo dugu. Horretarako, hitzordua eskatu behar da hemen.]
- ATE IREKIAK DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN (Usabalen)
- Urtarrilaren 27a, astelehena, 17:30 - 18:30. [Behar adina txandatan egingo dugu. Horretarako, hitzordua eskatu behar da hemen.]
ESKATU HITZORDUA ELKARRIZKETA PERTSONALERAKO . ZATOZ IKASTOLA EZAGUTZERA!
Telefonoa: 943 69 71 27
Helbide elektronikoa: laskorain@ikastola.eus
Otsailaren 7tik 23ra
Idazkaritzako ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
*Otsailaren 8an, 9:00etatik 12:00etara.
*Otsailaren 9tik 14ra, itxita.
Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentuak honako hauek dira:
- Tutore(en) edo guraso(ar)en Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Familia liburuaren fotokopiak, gurasoen eta seme-alaben orrialdeenak edo baliokidea.
- Familia ugariaren kasuan, izaera hori egiaztatzen duen agiria.
- Bizikidetza ziurtagiria, familiaren bizilekua egiaztatzeko. (*)
- Kontu Korrontearen IBAN zenbakia.
- 6 €, matrikula kontzeptu-gisa.
(*) Gurasoen lantokiaren gertutasuna egiaztatu nahi baduzue, enpresaren ziurtagiria ere aurkeztu behar duzue.
Gure ikasleak zer nolako pertsonak izatea nahi dugu ikastolako ibilbidea amaitzen dutenean? Galdera horri erantzunez sortu genuen, beste ikastola batzuekin eta Ikastolen Elkartearekin batera, gure pertsona-eredua. Gure jardun pedagogikoa horren zerbitzura dago.
Informazio gehiago duzue irakurgai esteka hauetan klikatuz gero: