Marrazkilari saritua

Tolosadelko euskalgintzak "Arnastu euskara" kanpaina ari dira prestatzen. Tartean maiatzaren 27an lip dub ekitaldi berezia izango da: euskararen aldeko  kantu bat entzuten den bitartean jendez beteta dauden kaleak zeharkatzen dituen ekimena, alde zaharreko kaleetan grabatuko da larunbat eguerdian.Facebook eta Twiterren kontuak zabaldu dituzte eta sare sozialetan #arnastueuskara traola erabiltzeko deia luzatu dute. Logoa aukeratzeko lehiaketa Nagore Tamayo Batxilergo 1. mailako ikasleak irabazi du. www.arnastueuskara.eus webgunean informazio gehiago.