Azken berriak

Abesbatzaren emanaldia igandean

Laskorain abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean 19:30ean Jesusen Alaben kaperan Madrilgo Jorcam abesbatzarekin batera. 

BATX 1ekoak antzerkian

Apirilak 26an, Batxilergo 1eko ikasleak Treblinkarako azken trena antzezlana ikustera joan ziren, irakasle batzuekin batera, Donostiako Larratxo kulturgunera. Urrian egindako saioen arrakasta ikusita, bigarren aldiz hainbat saio prestatu dituzte.

Igandean Herri Urrats

Autobusez joateko izena eman daiteke Galtzaundin

Elhuyar Zientzia Azokan

Elhuyar Zientzia azoka ikertzaile gazteentzako urtero Bilbon antolatzen den ekitaldia da. Bertan gai ezberdinen inguruko ikerketak edota proiektu teknologikoak aurkezteko aukera dute ikasleek. Aurten, gure DBH3ko teknologiako bi talde bertan izan ziren lehenengoz.

Gaineratu behar da horrelako proiektuak aurkeztu ahal izateko ikastolako teknologiako ordutik kanpo aritu behar izan dutela lanean beraz, zorionak denoi egindako lan bikainagatik.

Orriak