eTwinning proiektu batean lanean
DBH 4. Mailako “IKTak ingelesez” ikasgaia hautatu duten ikasleak eTwinning proiektu batean aritu dira lanean Europako zazpi ikastetxekin batera.
Denera bost herrialdetako 167 ikasle bildu dituen proiektua izan da. Elkar ezagutzeko jarduerak egin, gai ezberdinei buruzko blogak sortu eta azkenik denon artean gazteei zuzendutako aldizkari bat idatzi eta editatu dugu. Hona hemen lehen atala.