Ikastolako zuhaitzak ezagutzen
Txanela gaian bizidunak aritu dira lantzen unitate honetan LH 5. mailako ikasleak. Horrekin lotuta, ikastolako zuhaitzak ezagutzeko aktibitate bat burutu dute: hostoen irudiak, zuhaitzen zerrenda eta ikastolako planoa emanez, ikastola inguruan dauden 16 espezie desberdinak identifikatu behar izan dituzte.