Azken berriak

DBH3koak enpresa ezagutzen

Aste honetan, DBH3ko Gizarteko ikasleek Legorretako EREDU- ENEA kooperatiba bisitatu zuten. Enpresa honek diseinu moderno eta garaikideko altzariak egiten ditu eta Espainian eta mundu mailan saltzen ditu.  

Gure ikasleek industria motak eta haietan erabiltzen diren prozesuak landu dituzte lehen hiruhilekoan. Horrez gain, proiektu txikietan eta taldean arituz, beraien industria propioak sortzeko aukera izan dute ikasgelan.

Abesbatzaren Gabonetako kontzertua

Datorren asteazkenean, urteroko Gabon kontzertua eskainiko du Laskorain abesbatzak Sakramentioen elizan. 

Ikastolako jubilatuen topaketa

Ikastolan langile izan eta jubilatu diren 20 elkartu dira bazkari batean. 

Ikastola ingurua apaintzen

Material birziklatuarekin egindako Gabonetako apaingarriak jarri ditugu Usabalen, Ikastolaren pareko zuhaitzetan. 

Orriak