Aurten ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Lilaton emakumeen lasterketa egingo da Donostian, martxoaren 1ean.
Korrikalariek Boulevardean hasi eta toki berean amaitu behar dute, bost kilometroko ibilbide lauan.
Lasterketan banaka parte har daiteke, baita talde baten izenean ere. Azken urteetan LASKORAIN IKASTOLA izenarekin, ikastolako ikasle, ikasle ohi, guraso eta irakasle batzuk animatu izan gara eta oso ongi pasa ere bai.