Abenduaren 6an auzolana Laskorain Ikastolan
Abenduaren 6an, lan egutegi propioa aldarrikatzea helburu hartuta, auzolanerako elkartuko dira Ikastolako hainbat guraso, ikasle eta langile.
Guztira, 200 lagunetik gora elkartu dira auzolanerako giro ezin hobean. 9:00etatik 12:30ak arte aritu dira jo eta su, ondorengo lanak egin dituzte: patioa txukundu, bi horma-irudi erraldoi margotu, zakarrontzi berriak jarri, bizikleta aparkalekuak lotu, emendekeko lokalak margotu, patioan lurreko jolasak margotu, altzariak montatu, bi etxetxo egin, kanaleta guztiak garbitu, liburutegia atondu...
Dena den, ez da guztia lana izan; izan ere, 11:30ak aldera, ikastolako sukaldean bertan prestatutako hamaiketakoa jateko aukera izan dute eta, jakina, taldeko argazkia ere atera dute.