Urteko Batzarra abenduaren 4an
Abenduaren 4an, astelehena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Euskal Herria plazako TOPICeko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:30ean eta bigarrena 18:00etan)
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
- Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
- Aurreko urteko aktaren berri eman.
- Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen lan-batzordeak
- Ekonomia:
- 2016-2017 Balantzea eta 2017-2018 aurrekontua.
- Eraikin berriaren bideragarritasun plana
- Irakaskuntza:
- 2016-2017 emaitza eta balorazioak
- 2017-2018 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
- Laskorain 2022
- Galdera eta eskeak
Ikastolaren Estrategia Plana nola garatzen ari garen azalduko dugu batzar honetan. Guztiz garrantzitsua da beraz, Laskorain Ikastolako hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztiok parte hartzea.