Neguko experientzi tailerra berriz badator.
Egun hauetan Tolosan giro berezia sortzen da, Inauteriak baititugu ate joka! Eta horregatik larunbatean azokan ere inauteri giroa sortzea nahiko genuke.
Otsailan sartzearekin negua ere aurrera doala atzematen dugu, eguna luzatzen hasia da eta oraindik oso apala izan arren lurreko aktibitatea, laister hasiko dira baserritarrak baratzetan landaketak prestatzen. Dagoeneko marrubi landareak ari dira berdura plazan saltzen.
Oraingoan beraz marrubi mozorroa eginez ondo pasatzeko aukera izango dugu azokan!