BERRIAlagunak egiteko kanpainarekin bat
Ikastolen Elkarteak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko. Ikastolen elkarteko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Koldo Tellitu elkarteko lehendakariak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.
Guztion konpromisoa ezinbestekoa da euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko, eta beraz, BERRIAlagun egitera animatu nahi zaituztegu, euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna baitugu Berria egunkaria.