Tinko programaren barruan, LH 5. eta 6. mailako ikasleak Leidor aretoan izan dira film bat ikusten. Oraingo honetan "Irabazle & galtzaile" izan da aukeratutako filma. Bertan lehiakortasuna, familia harremanak, ahalegina, elkarren arteko laguntza, autoestimua eta bestelako baloreak lantzen dira.