Azken berriak

Korrikako mezua

Korrika da herri bat gose
iraun baino, haginka.
Herri anbiziotsu bat
ez baita husten agiritan.

«Mintzairaren seta guk dugu, erromantiko porrokatuok, pikuan bizi garenok, zozook». Halaxe zioen, ironiaz, zozo egoskor batek.

Korrika badator!

23.Korrika martxan da dagoeneko eta Euskal Herriko herrialdeetan barrena euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzen hasita dago.  Ikastolak bat egiten du egitasmo honekin eta guztiok euskararen alde gure aletxoa jartzera animatu nahi zaituztegu.

Gaur goizean ikastolako Haur eta Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak, herriko beste ikastetxeekin batera Korrika txikian parte hartu dugu.

Orriak