Inauterietako danborrada
Urtero bezala, Inauterietako danborradaren prestaketekin hastera goaz. Danborrada hau Inauterietako larunbatean izango da, OTSAILAREN 14an.
Entsaioak eguerdiko 14:00etatik 14:45era izango dira.
LH1 eta LH2. mailetakoak asteartetan Sakramentinoetako patioan: urtarrilaren 20 eta 27an eta otsailaren 3an.
LH3. mailatik aurrerakoak ostiraletan Usabalgo areto nagusian: urtarrilaren 23 eta 30ean eta otsailaren 6an.
Otsailaren 8ean, igandean, entsaio orokorra burutuko dugu Trianguloan (goizeko 11:00etan). (Euria egingo balu, Zerkausian).
Entsaioetara gerriko bat ekarri behar da tanborra eusteko!
Danborradan parte hartu nahi duzuenok ondorengo esteka bete behar duzue.
Ikastolako neska-mutilak galtza zuriekin, txilaba edo blusa koloredun batekin eta ikastolan banatuko dugun lastozko txapela eta zapi horiarekin joango zarete jantzita.
*Kosakoak: Entseguak larunbatetan: urtarrilak 10,17, 24 eta 31, Musika eskolan 15:30ean. Interesa duena lehenengo entsegu egunean azaldu eta bertan izena eman.




