Mugak eta arauak haurren garapenean
Alvaro Beñaranek 0-6 urteko haurren familiei zuzendutako hitzaldia eskainiko du Sakramentinoetan, urtarrilaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 17:30ean.
“Mugak eta arauak haurraren garapenean: zein da horien zentzua?"
Hitzaldian zehar, haurren garapenean muga eta arauek duten garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu, eta familiei egunerokoan lagungarri izan daitezkeen gakoak partekatuko dira.
Era berean, HH2tik aurrerako haurrentzat zaintza zerbitzua eskainiko dugu, behar izanez gero.
Hitzaldira etortzeko asmoa izanez gero, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.




