Sakramentinoetako patioa berrantolatzen
Orain aste batzuk, Sakramentinoetako patioaren berrantolaketaren inguruan hausnartzeko prozesu parte hartzaile bat jarri zen martxan ikastolan. Kanpo espazioak duen garrantzia ikusirik, aukera ezberdinak eskainiko dituen eremu bat sortu nahi da. Haurren beharrak asetuko dituena. Gauzak horrela, hori guztia antolatzeko eta aurrera eramateko, aste honetan, asteazkenean, bigarren bilera gauzatu zen.
Bileran, batetik, Haur Hezkuntzako irakaslegoak egindako hausnarketa plazaratu zen. Bestetik, LH 1 eta 2 ikasleekin egindako lanketaren emaitzak ere adierazi ziren; 6-7-8 urte bitateko haurren ideiak eta proposamenak, alegia.
Jarraian, bertan bildu ziren guraso eta profesional ezberdinen iritziak ere entzuteko aukera ere izan zen. Guzti hori jaso ostean, patioak izan ditzakeen espazio edo gune ezberdinak zehaztu ziren. Hurrengo saiorako, bertan egon daitezkeen elementuen kokapen eta diseinu posible bat aurkezteko konpromezua hartu zen.
Hurrengo hitzordua, martxoaren 15erako ezarri zen.
Patio berreari buruzko informazio gehiago hemen.