PATIO BERRIA
IKASTOLAKO PATIOKO MAPA: PLANOA Hurrengo hitzordua maiatzaren 3an, arratsaldeko 17:30ean. |
Sakramentinoetan egingo den patio berriaz hausnartu eta informazioa biltzeko gunea dugu hau.
Urtarrilaren 25ean Sakramentinoetako patio berriaz hausnartzeko lehen bilera irekia egin genuen. 15 lagun elkartu ginen eta ondorengo aurkezpena erabili genuen prozesuari hasiera emateko:
Prozesu partehartzaile honetan ikasle, guraso, irakasle eta arkitektoen partehartzea bultzatu nahi da, iritziak jaso eta ondoren egingarria den proposamen bat luzatu.
Bileran elkartutakoen artean nahiko iritzi orokorra izan zen aukera hau aprobetxatu behar dugula orain arte patioan izan ez ditugun elementu berriak sartzeko, naturarekin lotuagoak daudenak, eta patioan bertan txoko/eremu desberdinak sortzeko beharra ikusten zen. Informazio bilketa bat egin dugu guztion artean eta prozesu honetan parte hartzeko gogoz bazaude hemen duzu informazio hau jasotzeko aukera:
- Guraso.eus: Nolakoa izan beharko luke ikastetxeko jolastokiak
- Alemaniako patioen joerak: elnousafareig.org
- Rejuega bloga: jolas librea bultzatzen duten patioak
- Kataluiniako patioen joerak: elpatiquevolem.wordpress.com
- Patio diseinatzaileak: depatioajardin.com
- Patioen argazkiak: Pinterest
- Eskola patioen argazkiak: Pinterest
- Informazio gehigarria: patio biziak
- Informazio gehigarria: patioa
Bigarren bileran, batetik, Haur Hezkuntzako irakaslegoak egindako hausnarketa plazaratu zen. Bestetik, LH 1 eta 2 ikasleekin egindako lanketaren emaitzak ere adierazi ziren; 6-7-8 urte bitateko haurren ideiak eta proposamenak, alegia.
Jarraian, bertan bildu ziren guraso eta profesional ezberdinen iritziak ere entzuteko aukera izan zen. Guzti hori jaso ostean, patioak izan ditzakeen espazio edo gune ezberdinak zehaztu ziren. Hurrengo saiorako, bertan egon daitezkeen elementuen kokapen eta diseinu posible bat aurkezteko konpromezua hartu zen.
Kanpo espazioa eraldatzeko beharra garbi dugu, orain aukera ezin hobea dugu eredu desberdinak aztertzeko.