KIVA

GU KIVA IKASTOLA GARA!

KiVa bullying edo eskola-jazarpenari aurre egiteko programa bat da.   KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. 

KIVAk bi atal ditu, batetik, prebentzioa eta bestetik, jazarpen- kasuetan egiten den esku-hartzea.

Prebentzioari dagokionez, ikasleek tutoreekin KiVa ikasgaiak egiten dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte.

Gainera, KIVA ikastola garela momenturo presente eduki dezaten eta seguru senti daitezen KIVA txalekoak erabiltzen ditugu jolasgaraian.

Esku- hartzeari dagokionez, KiVa taldea dago,  gelako irakaslearekin batera jazarpen-kasuez  arduratzen den taldea. Eskolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuez nola kudeatu jakin dezaten.

Helbide honetan aurki dezakezue KIVAri buruzko informazio gehiago.

http://www.kivaprogram.net/basque

Beste honetan berriz, gurasoen gida eskuragarri duzue.

http://www.kivaprogram.net/basque/gurasoak/gurasoen-gida

http://www.kivaprogram.net/basque/guia-para-padres-y-madres/guia