Hitzaldiak

Laskorain Ikastolak urtarrilaren 18an eta 19an egingo diren bi hitzaldi hauetara gonidatu nahi zaitu:

 

 KiVa ikastola gara

KiVa proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dira hitzaldi honetan. Izan ere, Laskorain Ikastola, Finlandiatik datorren KiVa programaren barruan dago. Bullying-aren aurkako prebentzio programa da honakoa.

 

Hizlariak: proiektuaren arduradunak

Noiz: urtarrilaren 18an

Non: Topic, 18:00etan

 

 

Konfiantzaren pedagogia: ikaskuntza eta irakaskuntza

Javier Bahón berrikuntza pedagogikoan aditua da. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaz jardungo da berak eskainiko duen hitzaldian. Besteak beste, motibazioa mobilizatzea, ikaskuntza aktiboa, ebaluazio hezigarria eta adimen anitzak izango ditu hizpide.

 

Hizlaria: Javier Bahón

Noiz: urtarrilaren 19an

Non: Topic, 18:00etan