Azken berriak

Real Arenan eta Aquariumen

LH 5. mailako ikasleak Donostian izan dira Realak antolatutako “Amets bat” programaren barruan Reale Arena estadioa eta Aquariuma bisitatzen.

Estadioan instalakuntzak eta Realaren historiaren bideo bat ikusi zuten. ARGAZKIAK

Ondoren Atano III. pilotalekuan jolas batzuk izan zituzten.

Arratsaldean Aquariumeko untziak, arrainak, moluskuak eta gainerako ikusgaiak bisitatzeko aukera izan zuten. 

Boluntariotza azokan

Asteazken honetan Imakulada ikastolak antolatutako "Gazteen boluntario azokara" joan dira Batxilergo 1.mailako gazteak.

Azokaren helburu nagusia  gazteen artean boluntariotza sustatzea da, baina baita, aldi berean, boluntariotza- proiektuak ezagutzera eman eta horiek esperimentatzea, etorkizunean, ikasle horiek, gizarte eraldatzaile herritar konprometituak  izan daitezen.

 

 

Orriak