Eskola kirola
Aste honetan hasi gara Eskola kiroleko saioekin.
Hezi Jolas , Patinaia, Kirol multzoan eta atletismoko aukerak eskaini ditugu eta 350 ikaslek eman dute izena aurtengoan.
Ikasle gazte eta ikasle ohiez osaturiko hezitzaile talde gaztea dugu, saioekin hasteko prest. Guztia ondo joan dadin, ezinbestekoa izango dugu familien eta irakasleen laguntza ere, guztion artean egiten baitugu Eskola kirola.
LH1 eta LH2 mailetako ikasleak Sakramentinoetan (Hezi Jolas eta Patinaia)
- LH1 maila: Sakramentinoetako egurrezko eraikuntzaren estalpean
- LH2 maila: Sakramentinoetako estalpe berrian.
LH3 - LH6 mailetako ikasleak Usabalen
Kirol Multzoa: Gimnasioan elkartuko zarete dagokizuen gunera joan aurretik.
Atletismoa: Gimnasioko sarreran elkartuko zarete eta hezitzaileek lagundurik joango zarete Berazubira.
Patinaia: Usabalgo estalpe berrian elkartuko zarete.