Azken berriak

HH2 ipuinaren astea

Hainbat guraso geletan izan dira ipuinak kontatzen

Antzerkia ingelesez

LH 4. mailako ikasleek antzerkiak eskaini dituzte guraso eta senideentzat

Kazkabarrakin asteburupasa

Joan zen asteburuan LH5 eta LH6 mailetako 50 ikasleak Zarauzko aterpean izan ziren Kazkabarra taldeko begiraleekin.

Eguraldiak asko lagundu ez arren, herrian nahiz aterpean egindako jolas ezberdinekin ederki pasa zuten, astebukaera bikaina.

Asteburu honetan LH 3 eta LH4. mailetako neska-mutilen txanda izango da, Beizamara joango dira.

Igandean atletismoa

Apirilak 10ean, igandean,  goizeko 10:30etan ALEBIN mailako neska mutilentzat ATLETISMOKO jardunaldia izango dugu Berazubin.

Lh5. eta Lh6. mailetako neska mutil guztiek parte hartu ahal izango duzue, beraz, animatu!

 

Hona hemen prestatu dugun egitaraua eta ordutegia:

10:30ean       Berazubin elkartuko gara.

11:00etan      Luzera

11:30ean       60 m hesiak

12:00etan      1000 m

 

Parte hartu nahi duenak ostegunerako eman behar du izena gelan jarritako orrian.

Orriak