Ludopatiari buruzko formazio-saioak
Ekintza Bibeko Jose Antonio Barcenilla, Gipuzkoako ludopatia eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkarteko zuzendaria, ikastolara etorri da DBH 3. eta 4. mailako ikasleei ludopatiaren inguruko formazio saioak ematera.
Bi egunetan, guztira, DBH 3ko 102 ikaslek eta DBH 4ko 73 ikaslek hartu dute parte aipatu hitzaldietan. Jose Antoniok ludopatian erortzea zein erreza den eta gazteek zein arrisku dituzten azaldu die, kontuan hartuta gaur egun apustu eta kirol-jokoak gero eta ohikoagoak direla gaztetxoen artean. Emozio handiz bere esperientzia propioa ere kontatu die, ikasleak erabat hunkituz. Ondoren, gure gazteek hainbat galdera egin dizkiote eta oso ekarpen politak entzun ditugu.
Ikasleek eta irakasleek positiboki baloratu dute Jose Antonioren ekarpena. Egunotan, saioan jasotako informazioarekin, gelan hausnarketa-saioak egingo dituzte.