Azken berriak

Kazkabarrako irteerak

Kazkabarra ikastolako aisialde taldea irteerak egiten ari da azaroko asteburuetan.

Asteburu pasak antolatu ditu maila desberdinetarako. LH5 eta LH6koak Beizaman izan ziren azaroak 14-15eko asteburuan. LH3 eta LH4koak pasa den azaroak 21-22an izan dira Beizaman eta datorren asteburuan, azaroak 28-29, DBH1 eta DBH2koak izango dira asteburu pasa Hernialden.

BATX2koak Aranburu Jauregian

Batxiler 2. mailako ikasleak Aranburu Jauregian izan dira Gure Xabiertxo erakusketan

Zuberoako otarreak

Zuberoako ikastolek Gabonetako otarrak saltzeko kanpaina jarri dute martxan

Eskola kirola eta hezkidetza

Eskola kirola eta hezkidetzaren inguruko hitzaldia eskainiko dugu datorren asteazkenean, azaroak 18, arratsaldeko 17:00etan Usabalgo Areto Nagusian.

Orriak