Inauteri usaina ikastolan
Gelak eta pasiloak ari dira pixkanaka kolorez janzten. Mozorroak egiten ere nonahi ikusi litezke ikasle eta irakasleak, Ostegun Gizenerako jaialdirako ensaioak, inauterietako bideoak ikusten, txaranga doinuak… Gain gainena ditugu inauteriak eta hori nabari da Laskorain Ikastolan.
Ostegun Gizeneko jaialdiari dagokionez, berriz, prestaketekin bete betean dabiltza. Sakramentinoetan “Euskal iñauterietan, euskaraz blai” lelopean, euskal inauterietako pertsonaia ezberdinez mozorrotuko dira haurrak. Gainera, aurten, Sakramentinoetako desfilean, HHH2 eta LH2 arteko ikasleek soilik hartuko dute parte.
HH2koak, Markitos izango dira.
HH3koak, Kaskarotak.
HH4koak, Lantzeko Txatxoak.
HH5ekoak, Joaldunak.
LH1ekoak, Miel Otxin.
LH2koak, Abaltzisketako Txantxoak.
Jaialdiari goizeko 10:30ean emango zaio hasiera Sakramentinoetan. Jakina, gonbidatuta zaudete ikuskizunak gozatzera!
Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara Usabalen ospatuko dute Ostegun Gizena. Ikasleak 9:00-11:15era egongo dira ikastolan. Bertan, ikasleek ekintza ezberdinetan parte hartuko dute.
Ondorengo egitaraua prestatu dute:
9:00 Mozorrotu eta margotu gelan
9:40 Gelako argazkia
9:55 Euskal dantzak (Lantzeko inauteriak, Sorgin Dantza, Zazpi jauzi eta Txapeloa)
10:15 Txupinazioa
10:20 Txaranga
10:40 Buruhandiak
11:00 Txistorra
11:15 Amaiera
Autobus zerbitzua egongo da. Horretaz gain, zuetako batzuk Sakramentinoetako desfilea ikustera joango zaretenez, nahi izanez gero, ikasleak Usabaletik 11:15ean Sakramentinoetara eramango ditugu irakasleok.
Bestalde, inauterietako haur danborradan ikastolako 130 lagunek parte hartuko dute. Igande honetan azken entsaioa izango dute Trianguloan goizeko 10:45ean (euria egingo balu Zerkausin).
Eta astelehenitan Kazkabarra Aisialdi Taldearen zirkoaz gozatzeko aukera izango dugu. 500 ikasle, ikasle ohi eta begiraleek parte hartuko dute.
Gora Tolosako Iñauteriak!