Azken berriak

Ihauteriak ikastolan

Ikastolan ere Ihauteriak ospatu genituen “Kolore Laskolore, inauterien umore” lelopean. Pozik ibili ginen jaialdi koloretsuan.

Ondo pasa Iñauteriak!

Lehertu da festa Tolosan, hasi dira koloretako egunak eta gurean ere jaialdi zoragarria eskeini ziguten gure txikiek.

Hona hemen jaialdiko irudi batzu: OSTEGUN GIZENA 2015

 

Kolore Laskolore, inauterien umore

“Kolore Laskolore, inauterien umore” lelopean ospatuko dugu Laskorain Ikastolan ostegun gizeneko aurtengo jaialdia. 10:30ean emango diogu koloreen festa honi hasiera Sakramentinoetan eta 11:30ak aldera amaituko da, jendeak txupinazora iristeko denbora izan dezan.

Gonbidatuta zaudete guztiak! Bihar ikusiko dugunaren aurrerapen gisa hona hemen argazkia.

Ur azpian ere euskaraz bizi!

Hoixe izango degu aurtengo astelehenitako lema kazkabarrako kideok.
Arrainak, itsas zaldiak, karramarroak, olagarroak eta txipiroiak umorez blai!
Guztira 430 ikasle eta ikasle ohi ibiliko gara saltokam inauterietan ere EUSKARAZ BIZI nahi dugula aldarrikatzen!

Zatozte gurekin!

Ikusi entseguen bideoa hemen >>

Orriak