Kostako ibilaldiak Pazko astean
Ze polita dan gure kostaldea...
Aste Santutako oporraldia aprobetxatuz, Kazkabarrarekin egun ahaztezinak pasa dituzte gure gazteek, paraje zoragarriak ezagutuaz.
LH6 mailakoak Donostiatik abiatu eta Pasaia eta Hondarribia zeharkatu ondoren, Donibane Lohitzunen bukatu zuten ibilaldia.
DBH1 mailakoak Pasaiatik atera eta Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiatik barrena Debara iritsi ziren.
DBH2-3 mailakoak berriz Gaztelugatxetik abiatu eta Mundaka, Gernika (Omako basoa) eta Ereñotik barrena Lagako hondartzara iritsi ziren.
Hurrengo urtean berriro!