Gure ikurretakoa da Euskaraz bizi proiektua aspaldidanik. Harro sentitzen gara urtetan lortu ditugun emaitzekin. Horretara iristeko etengabe elikatu behar da eta udazkenean “Erabiliaz hobetu” izeneko kanpainarekin ari gara LH osoan. Hiru astetan zehar, langileekin grabatutako bideo batzuk ikusten ari gara egunero eta euskara txukuna eta traketsa erabiltzen dutenak bereizi behar dituzte ikasleek. Eta hori laguntzeko, Anjel Mari Peñagarikanok sortutako “Erabiliaz hobetu” kanta entzuten dugu, bere garaian Xaximiku talde tolosarrak grabatu zuena.