Aurreko asteartean, "No sé euskera. ¿Cómo ayudo a mis hijas/hijos?" hitzaldia antolatu genuen, gure seme-alabek euskararen inguruan egiten ari diren bidean lagundu ahal izateko hainbat estrategia eta tresna ezagutzeko.
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu orokorrean erakutsitako interesagatik; izan ere, bide hori elkarrekin egin behar dugu, eta askok ezin izan zenuten etorri, baina hitzaldiari buruz galdetu duzue eta material hau helarazi nahi dizuegu.