Musikherria

Musikherria ekimena maiatzaren 25ean, larunbatean, izango da, eta Laskorain Ikastola zerkausian egiten den bazkariaz arduratzen da. Bertan lortutako irabazia Zutani elkarteari emango zaio.

Antolaketan ikastolako guraso, ikasle eta langileek parte hartzen dute eta lanak banatzeko, 3 txanda desberdin antolatu ditugu:

  • 10:00-14:00 Paellak prestatu
  • 13:30-17:30 Mahaiak prestatu eta janaria zerbitzatu
  • 16:00 - 19:00 Garbiketa

Txanda hauetako batean izena ematera animatu nahi zaituztegu, eta horretarako ondorengo esteka bete behar duzue.