DBH 4ko Iker Canales Rodríguezek 3 Don Bosco sari irabazi ditu!
Bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko ekimena da db Sariak.
Ikerrek kontatu digu ekimen honen helburua diru gutxirekin eta material birziklatua erabiliz garraiobide elektriko bat egitea dela, eta ingurukoei erakustea nolako indarra eta boterea eduki dezakeen garraio elektrikoak. Berak ohiko bizikleta bat hartu eta elektriko bihurtu du: 55 km/h abiadura har dezake pedalei eman gabe!!
1000w 48v brushless motorra, kontroladorea, azeleragailua, bateria birziklatua (18650 zeldak erabiliz) eta kargadorea erabili zituen ohiko bizikleta bat elektriko bihurtzeko. Hori dela eta, bizikleta hori eremu pribatuetan soilik erabili ahal izango da, legeak ez duelako baimentzen 250 w baino handiagoa den motorrik erabiltzen. Gehigarriak ere txertatu zituen diseinuan, adibidez, urrutiko kontrola eta Bluetooth sistema.
Txundituta utzi zuen epaimahaia, egindako lana benetan interesgarria izan baita. Ondorioz, 3 sari irabazi zituen: proiektON saileko 1.saria, RPK innova saria eta NBOT TANK.
Benetan izugarria, Iker. Zorionak zure lorpenengatik!!