Guraso ordezkarien 3.foroa
Maiatzaren 7an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan egingo dugu ikasturte honetako guraso ordezkarien hirugarren foroa.
Hasieran aurreko bi guraso foroetan hitz egin eta ondoren hartu diren erabakien inguruan hitz egingo dugu, eta honekin batera guraso ordezkarien funtzionamenduaren eta antolaketaren inguruan ditugun iritziak partekartuko ditugu. Eta bigarren puntu bezala Ikastolaren Eguna landuko dugu.
Geletako guraso ordezkariek parte hartzen dute foro honetan, baina guraso guztien iritziak bildu nahi ditugu, beraz gai hauen inguruan zuen proposamen edo ideiak zuen gelako guraso ordezkariari jakinarazi mesedez, eta ondoren guraso ordezkariak astearteko foroan eman dute horren berri. Animatu parte hartzera!