Bretainian izan gara frantseseko ikasleak
2004/2005 ikasturtean hasi genuen bidaia Ar Releg Kerhouneko Diwan kolegioarekin, eta oraindik ere ikasleen trukea antolatzen dugu haiekin batera.
Urrian bisitatu gintuzten 32 ikaslek, 3 irakaslerekin, eta orain guk egin diegu bisita; 32 ikasle eta 3 irakasle bertaratu gara Bretainiako paraje ederretara. Aste batez murgildu gara haien bizitzan, hizkuntzan, kulturan. Frantsesa praktikatzeko eta familietan, bereziki, bretoierak duen erabilera ezagutzeko aukera izan dute. Aipatzekoa da euren hizkuntza eta gurea hizkuntza gutxituak direla, eta bi errealitate oso desberdin ezagutzea eta partekatzea oso aberasgarria dela ikasle guztientzat.
Aurreikusi bezala, egonaldia paregabea izan da. Egindakoak eta bizitakoak egunez egun jaso genituen gure blogean, hemen:
Irakurketa on!