STARTInova lehiaketan
Ekonomiako Batxilergo 1 mailako 45 ikasleek otsailaren 27an goiz osoko irteera izan zuten.
Donostiako EHUko kanpusean STARTinnovako 2018-2019 edizioaren AZKEN FINALAREN OSPAKIZUNA izan zen. Bertara gerturatzeko aukera izan genuen, aurten ere proiektuen arteko lehiaketan parte hartzeko aukera izan baitugu.
STARTinnovaren helburua, gaur egungo gazteek ekintzailetasunaren inguruan interesa piztea da, horretarako eskuragarri jarriaz aplikazio ezberdinak. Gerturatu ginenok, aukera izan genuen bertatik bertara 5 finalisten proiektuen aurkezpenak ikusteko. Modu honetan, STARTinnovan parte hartu zuten guztiek egitasmo ekintzaile baten defentsa nola egiten den ezagutzeko aukera bikaina izan zuten, bere ikasketa prozesua guztiz aberastuz.
Gainera, Alberto Conde Medallo STARTinnovako amaiera ekitaldiko hizlaria izan zen honako hizketaldiarekin: "Ekin: beldur, erronka, zorintasun eta hankasartzez betetako bidea, benetako bide bat". Alberto injeniari industrialean doktorea da eta hainbat eremutan ekintzailea izan da. 2017.urtean digitalizio industriala esparruko eragin handiko pertsona izendatua izan zen. Gaur egun, Xabet enpresako sortzailea eta CEO da, zeinean euren bezeroak etenik gabeko hobekuntza prozesuan eta etorkizuneko lehiakortasunean laguntzen dituzte.