Astelehenitan Kazkabarrarekin

Aurten BEREBIZIKO ESPIOIAK izango dugu konpartsako gaia.

Guztira 521 lagun aterako gara aurtengo konpartsan.

Larunbatean entsaioaren amaieran kamisetak eta osagaiak banatuko dira, eta igande honetan ez da entsaiorik izango.

Azkeneko entsaioa ostiral mehean izango da, martxoaren 1ean, arratsaldeko 15:00etan.

Asteleheneko egitaraua:         

 

  • Goizeko 9:00ean elkartuko gara Sakramentinoetan. Ikastolan bazkaldu behar duenak ekar dezala bazkaria, poltsan izena jarrita.
  • 10:00etan beste talde guztiekin batera elkartuko gara Oria kalean eta bertan talde bakoitzak bere dantza aurkeztuko du. Ondoren San Frantzisko pasealekuan zehar dantza egingo dugu.
  • 12:00etan hamaiketakoa banatuko dugu, indarberritu eta dantzarekin jarraitzeko.
  • 14:00ak aldera bazkaltzera joango gara Sakramentinoetara. Nahi izanez gero etxera joan daitezke bazkaltzera.
  • 15:15etan Sakramentinoetan elkartu eta zezenetara joango gara, bertan konfeti eta serpentina pila edukitzeaz gain, merienda ere banatuko dugu.
  • Zezenak bukatzean, ibai aldetik zuzenean zubiraino jaitsiko gara eta bertan hasita Lopez Mendizabal Plaza ingurura joango gara.  Bertan egingo dugu azken dantza, 19:00etan.
  • Euria dela eta bertan behera geratzen bada, goizeko 9etan adieraziko zaie Sakramentinotan. Bertan behera geratuz gero, bazkal ondoren zezen plazara joango gara (sarrerak aurretik eskuratzen baititugu).
  • Goizean dantzan ibili eta arratsaldean euria egiten badu, zezen plazatik atera eta ibai aldetik behera jaitsiko gara, Solozabal autoeskola dagoen lekuan, gure karroza egongo den lekuan, jaso behar dituzue seme-alabak arratsaldeko 18:00etan.
  • Komeni da seme/alabei adieraztea, beraien bila zuek joango al zareten edo etxera bakarrik joan behar duten.