Etiopiako egoera azaltzen
LH 6. mailako ikasleak Ingurunea arloan Etiopia eta Euskal Herriko egoera aztertzen ari dira eta Afrikako herrialde hartako bizimodua ezagutzeko aukera izan dute. Ikastolako bi guraso (Mikel Gurrutxaga eta Esti Arregi) Gobernuz Kanpoko Erakunde baten bidez (Solidarity Cycling Project) ari dira herrialde hartara laguntza bideratzen. Txirrindulari eskola antolatzen laguntzen dute eta eskola materiala ere eramaten dute. Ikastolan izan dira 6. mailako ikasleei hango bizimodua hezkuntza, osasuna eta bestelako baliabideen arloan azaltzen.