Inprentara bisita

Aste honetan, asmatzaile proiektuaren harira, lau eta bost urtekoak garai bateko inprenta batera joan gara bisitan.

Ibarrako Sagredo inprentaren jabeak, garai batean inprenta baten lan egiteak zuen buruhausteak aurkeztu dizkigu. Bertan, tamaina eta mota ezberdinetako hizkiak,  gilotina ezberdinak eta makinaria anitz,  inprimaki diferenteak egiteko, martxan ikusi ahal izan ditugu. Gainera, gure oroigarria egin ahal izan dugu.

Oso esperientzia aberasgarria izan da, mila esker Iñaki Sagredo zure jakinduria gurekin partekatzeagatik.