Flandriara bidaia egin dute Batx 1eko ikasle eta irakasleek

 

Irrikaz eta ilusioz ekin genion Hasselterako bidaiari errege-egunean. Hamasei orduz autobusean egon eta gero, bertako familiek etxean hartu gintuzten aste batez eta, horrela, trukearen aurtengo edizioari amaiera eman diogu. 

Ibilbide laburra duen truke hau Erasmus + proiektuari esker sortu zen, Flandriako eta Sardiniako ikastetxe batzuekin egindako lanaren ondotik. Orduz geroztik, Hasselt hiriko Humaniora Kindsheid Jesu ikastetxearekin egiten dugu lan urtero, ikasle eta irakasleen arteko truke hau antolatzen. Izan ere, bi ikastetxeok apustu sendoa egiten dugu egitasmo honek jarraipena izan dezan, uste baitugu hainbait direla dakartzan onurak. Esan genezake elkarrengandik asko ikasten dela horrelako egoeretan, eta gure ingeleseko ezagutzari eta erabilerari ekarpen nabarmena egiten diola aste betez hizkuntza horretan hitz egiteak. 

Egonaldiari dagokionez, aste batez Hasselt hiria eta inguruak bisitatu ditugu, bertako irakasle-taldeak prestatutako programa zabal bati esker. Alde batetik, elkarrekin lan egin dugu, flandriarren hizkuntza (gutxi bada ere) ikasi dugu, eta haien bizimodua (gurearengandik bestelakoa) nolakoa den ezagutzeko parada izan dugu. Bestetik, Brusela eta Lovaina bisitatu ditugu, eta jolas nahiz tailerrek ere izan dute bere tartea egonaldian zehar. 

Elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dugu asko, batera egin dugu barre, batera egin dugu negar; malkoak bati baino gehiagori erori zitzaizkion agur esateko garaian, autobusera sartzerakoan. Beste kultura eta bizimodua ezagutzeko balio izan badigu ere, gure arteko harremana sendotzeko aukera bikaina ere izan da ekimen hau eta, beraz, ez dugu berehalakoan ahaztuko oporretatik bueltako aste horretan izan genuen esperientzia. 

Astea bukatu den arren, luzera begirako harremana ere egin dugu batzuk, eta etorkizunean elkar ikusteko aukera izatea espero dugu! 

Eskerrik asko, lagunok! / Dank u wel, vrienden!

 

EGONALDIAN ZEHAR ATERATAKO ARGAZKIAK IKUSTEKO, EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN: