Sare sozialak, bideojokoak eta harremanak. Nola kudeatu?
"Smartphoneek, sare sozialek eta bideojokoek gaztetxoen eta ez hain gaztetxoen bizitzeko modua aldatu dute: komunikatzeko modua, 'ni'-aren eraikuntza, aitortze soziala, aisialdia eta abar irauliz. Eta, hortaz, emozioetan ere eragiten dute, eta garrantzitsua da hori ere ulertzea. Eraldaketa neurtezina da eta erabiltzaile arduratsuak izatearen garrantziaz jabetzea eta erabiltzaile arduratsuak izateko bidean laguntzea ezinbestekoa bilakatu da."
Hitzaldia Iratxe Esnaola Arribillagak bideratuko du Sakramentinoetan, urtarrilaren 24ean 18:00etan. Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.