Ikasleak Titirijaien
Urtero bezala Titirijai iritsi da Tolosara eta gure ikasleak txotxongilo saioak ikusten izan dira Leidor antzokian. LH 3-4. mailako ikasleek Ytuquepintas talde katalanaren "Jojo" obra ikusi dute, arearen teknika txotxongiloenarekin batera fusioa sortuz abenturazko istorio bat kontatzeko. Eta LH 5-6. mailako ikasleek Titiriguiri talde madrildarraren "El ratoncito no nace, se hace" obra ikusi dute, mundu osoan ezaguna den Ratoncito Perez pertsonaiaren bizitza gogoratuz.