Eskola kirola 2018-19
LH1 eta LH2 mailetako lagunentzat hiru aukera eskaini ditugu aurtengoan eta 118 ikasle ari dira saio ezberdinetan: Hezi Jolas saioak (44 ikasle), Gorputz adierazpeneko saioak (28 ikasle) eta Patinaiako saioak (46 ikasle) osatu dute aurtengo eskaintza.
LH3 eta LH4 mailetakoentzat, berrikuntza bat eskaini dugu: Kirol aniztasunean oinarrituriko lehiaketa ibilbidearekin batera, lehiaketarik gabe aritzeko aisialdi ibilbidea ere eskaini diegu. Guztira kirol multzoan 116 ikasle ari dira zortzi taldetan, Lehiaketa ibilbidean 50 ikasle eta aisialdi ibilbidean 66 ikasle.
Udazkeneko Zumardiko saioekin aritu gara urriko larunbatetan, eta aste honetan, eskualdeko beste ikastetxeekin batera kirol partiduekin hasiko dira.
LH5 eta LH6 mailetako 101 ikasle, zortzi taldetan ari dira: Hauetako bi taldek areto futbola eta saskibaloia egingo dute eta beste seiek areto futbola eta eskubaloia.
Aurten Atletismoan 37 ikaslek eman du izena.
Patinaian berriz 88 ikasle ari dira.
Guztira 414 ikasle eta 21 entrenatzailek osatuko dute.
(LH1-2 mailetako 118 ikasle, LH3-4 mailetako 153 ikasle eta LH5-6 mailetako 143 ikasle).