Maite ditugu maite gure bazterrak
LH 4.mailako 1unitateari bukaera emateko, Alkizako “Fagus Alkiza” interpretazio gunera irteera egin dugu.
Aurreko asteetan “Tolosaldea” gaian murgilduta ibili garenez, bertako herri, ibai, mendi, erliebe, klima etab. ezagutu ditugu.
Gure eskualdeko txoko eta paraje politak gertutik bizitzeko aukera ikusirik, goiza pasa ederra egin dugu. Gainera, inguruan ditugun paraje eder eta animaliez gozatuz ibilalditxo bat ere egin dugu eta primeran ibili gara!
Eguraldia lagun izan dugula, berriz ere esan dezakegu “maite ditugula maite, gure bazterrak!”