Birziklatze tailerrean
"Birziklapenean jaioak gara" lelopean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak Trianguloan burutu duen tailer ibiltarian parte hartu dute ikastolako LH 6. mailako ikasleek. Ohitura txarrei eta aurreiritziei buelta ematea izan du helburua tailer honek eta "Zaindu Tolosa" kanpainaren barruan sartzen da. Birziklapenari buruzko azalpenak entzun ondoren, ikasleek objektu birziklatuez egindako instrumentuekin batukada praktikatu zuten, arropa erabiliekin argazkiak atera zituzten mezu positiboak emanez eta bere ideiak eta proposamenak idatzi zituzten.