Euskaraldian izena emateko

Laskorain Ikastolak Euskaraldiarekin bat egiten du eta parte-hartzaileen artean Ikastolako guraso eta ikasleak egongo direnez, izen-ematea gurera etorriz egitea proposatzen dizuegu. 

Ariketa honetan ezingo dute parte hartu 16 urtetik beherakoek, baina bai lekuko izan pina etxera eramanez. Hori dela eta, gure ikasle gazteenak euren senideen konpromisoaz jabetu daitezen, Ikastolan bertan eman dezakezue izena. 

Nola? Izen-ematea gauzatuz gure guneetan (Usabalgo Idazkaritzan eta Sakramentinoetako idazkaritzan).

Noiz? Non?

Sakramentinoetako patioan  : urriaren  8an,9an eta 10ean  (16:50-17:30)

Usabalgo Idazkaritzan: urriaren 8an (16:30-17:30) eta 10ean (17:00-18:00)

 

Zer adieraziz?

  •  Belarriprest edo Ahobizi izango zaren 
  •  Zer mailatan ari den zure seme-alaba gazteena 

Zertarako?

  • Gerora , zure seme-alabak emango baitizu "txapa" eskura.
  •  Bide batez, hizkuntz-jarreren edo ohituren inguruan aritu zaitezke berarekin.
  •   Euskaraldian parte hartuz euskarari gune / elkarrizketa anitzagoak mango dizkiozulako.

Galderak edo kezkak izanez gero, gertura zaitezke eta bertan izango dituzun langile zein ikasle boluntarioek gustura lagunduko dizute.