Urdinduz 2018 igande honetan
Urdinduz solidaritatea, konpromisoa eta inklusioa da. Koloreztatu ditzagun kaleak urdinez egun bat ikusgai egiteko helburuarekin, hesiak hautsi eta nahasmen honen inguruko kontzientzia sortzeko grinarekin. Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, 2014ean Gautenak urtean behin egiten den autismoaren aldeko martxa sortu zuen.
Aurtengoa igande honetan izango da, maiatzak 20, Donostian.
Gainera, 5.ena izango denaren garrantzia berezia azpimarratu behar dugu, 2018an Gautenak 40 urte betetzen baititu! Lanez, arduraz baina baita poztasunez eta ordainsariz ere beteriko 4 hamarkada izan dira. Gautena 1978ko abuztuaren 24ean jaio zen AEN (Autismoaren Espektruaren Nahasmena) duten pertsonen eta beraien familien beharrei erantzuteko, gizarteratzearen alde lan egiten zelarik.
40 urte beranduago bidea egiten jarraitzen dugu eta hori ospatu behar da!
Informazio gehiago: http://www.gautena.org/eu/urdinduz-2018-autismoaren-aldeko-martxa-solida...